Jarrai Gaitzazu

Home  /  ATE IREKIEN JARDUNALDIAK

2019ko otsailaren 20tik apirilaren 5era  Ate Irekien Jardunaldiak egingo dira Musikenen bertan irakasten diren espezialitate ezberdinetan.

Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntza zuzenean ezagutzea da, hain zuzen ere ikasketa plana ezagutaraztea, espezialitateko irakasleak aurkeztea eta egiten duten lana erakustea, sarrera-probaren ezaugarriak azaltzea, eta bertaratzen direnek interesgarritzat jotzen duten bestelako informazioa ezagutzeko aukera ematea.

Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei baitaude zuzenduta. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko da, bai eta ikasle aktibo moduan eskolak jasotzeko aukera ere. Horretaz gain, jardunaldien hasieran espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango da (ikasketa plana, sarrera probak, eskakizun maila, e.a.) eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango zaie.

Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute izena emateko inprimakia betez (ezingo da espezialitatean izena eman bakoitzaren jardunaldia hasteko bi lanegun edo gutxiago falta direnean).

Ikus jardunaldien egutegia

Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta egin daiteke dagokion estekan:

ESPEZIALITATEAK
X