Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak
Martxoaren 8an, ostirala, Emakumearen Eguna denez, Musikenek hainbat ekintza antolatu ditu. EMAKUNDEk (Emakumearen Euskal Erakundea) abiarazitako kanpainarekin bat egin du, “Zuetaz harro: Ahaldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume batzuk egon dira” lelopean.
Emakumea ikusarazteko, gure ikastegian antolatutako hiru jardueren protagonistak hauek dira: Claudia Carballo, Musikeneko Banda Sinfonikoaren kontzertuko bakarlaria; ESAS kolektiboa (Emakume Artista eta Sortzaileen Sarea); Carmen Santamaría, “emakumeen konposizioa sorkuntza liederistikoan” gaiaren inguruan; eta Musikeneko ikasleak, emakume konpositoreen lanei buruzko kontzertuan.
- Martxoaren 8an, 12:00etan: ESAS AURKEZPENA
- Martxoaren 8an, 19:00etan: MUSIKENE BANDA SINFONIKOAREN KONTZERTUA
- Martxoaren 11n, 19:00etan: #ORGULLOSAS KONTZERTUA
Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte