Aita Madina euskal sortzaileari eskainitako kontzertua
Musikenek Aita Madina musikari eta konpositoreari eskainitako kontzertua antolatu du ekainaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Ekainaren amaieran 50 urte beteko dira konpositore oñatiarra hil zenetik. Madinaren oroimenez, haren musika-ondarea entzungo da ikastegiko auditoriumean. Kontzertuaren hasieran aurkezpen bat egingo da, Itziar Larrinaga Musikeneko Ikerketa Koordinatzaileak eta Aitor Biain ikerlari eta abesbatza zuzendariak ikusleei euskal musikariaren figura gerturatuko dietalarik.
Harparako musika, Christine Icart irakasleak interpretatua, eta gitarra eta gitarra laukoterako musika, Marco Socías irakaslearen eta hiru ikasleren eskutik izango ditugu entzungai. Korurako musika izango da nagusi hitzorduaren amaieran, eta Suhar Korua – hogeitik gora gizonezko ahotsek osatutako abesbatza- izango da taula gainean, Amaia Zipitria pianoan eta Esteban Urzelai ikasle ohia zuzendari dutelarik. Era berean, Maite Arruabarrena mezzosoprana eta irakasleak bakarlari gisa abestuko du Gure Aita bezalako obra hilezkorra.
Kontzertua, irekia eta doakoa, Musikenek euskal musikagileak gizartera hurbiltzeko abian jarri duen Gure Sortzaileak Gogoan zikloaren ikasturteko azken jardunaldia da. Programa osoa hemen