Lehendakariak Musikene bisitatu du ikastegiaren hogeigarren urteurrena dela eta
Musikeneren 20. urteurrena dela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarrantz Hezkuntza sailburuak ikastegiari bisita egin zioten maiatzaren 13an. Haiekin batera Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak eta Miren Artaraz Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ere bisitan parte hartu zuten. Miren Iñarga Musikeneko Zuzendari nagusi eta akademikoa eta Juan Mari Juaristi Zuzendari kudeatzailea gidari zituztela, 2016ko irailetik Musikenek Donostiako Europa plazan, unibertsitate-campusean duen eraikinean barrena ibili ziren agintariak. Iñigo Urkullu lehendakariak Musikene goraipatu zuen erreferentzia izateagatik goi mailako hezkuntzan, musika ikerketan, gizarteari bere ezagutza transferitzean, hedapenean eta bertan eta nazioartean “made in Euskadi-Basque Country” musika proiekzioan.