Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Musikene Irakasleen Kontzertuak

Musikene Irakasleen Kontzertuak

Musikenek urtarrileko ostirala eta larunbatetan, Irakasle Zikloaren edizio berri bat antolatu du, ikastetxeak  20.urteurrena ospatzen duen ikasturte honetan. Doako topaketa hauetan, bertaratzen direnak ikastegian irakasle lanetan ari diren musikari ospetsuen kontzertu bikainez zuzenean gozatzeko aukera izango dute. Urtarrilaren 14an, ostiralez, Miguel Ituarte pianistak irekiko du zikloa. Emanaldi horretan bi instrumentu, klabea eta pianoa uztartuta errezital original bat eskainiko du. Style Brisé izenburupean, François Couperin, Johannes Brahms eta Karlheinz Stockhausenen obrak interpretatuko ditu Ituartek.

Kontzerturako sarrera doakoa eta librea izango da, lekua bete arte. Egungo osasun-egoera dela eta, agintariek ezarritako segurtasun-neurriei jarraituz, garaiz joatea gomendatzen da. Ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago irekiko dira, eta ordura arte ilara gorde beharko da segurtasun-distantzia errespetatuz. Era berean, derrigorrezkoa izango da COVID pasaportea aurkeztea eta musukoa une oro erabiltzea. Halaber, bertako langileek emandako jarraibideak betetzea eskatzen da. Aretoan sartzean, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen da.

Programa osoa HEMEN

X