Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Gipuzkoako Organoak Plazara zikloaren edizio berria

Gipuzkoako Organoak Plazara zikloaren edizio berria

Musikenek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Organoak Plazara zikloaren edizio berri bat jarri dute abian, laugarrena hain zuzen ere, gure lurraldean dauden instrumentu bikainen balioa nabarmentzen duena. Azaroaren 4tik hasita, osteguna, eta hilak 8ra arte, astelehena, ikusleek Oiartzun, Tolosa, Donostia, Andoain, Ataun eta Usurbilgo organoetara gerturatzeko aukera izango dute kontzertuen eta maisu handien hitzaldien eskutik.

Vincent Thevenazek Oiartzunen harmoniumaren inguruan emango duen masterclassak hasiko du zikloa, eta ondoren Easo Capilla Gregorianista eta Karol Mossakowskik melodia gregorianisten inprobisazioarekin egin duten kontzertu originala izango dugu ikusgai Tolosan. Josetxo Goia Aribe saxofoi jotzaileak eta Ana Belén García organo jotzaileak ohikoa ez den errepertorioa eskainiko digute Andoainen azaroaren 6an goizez. Kontzertu horren ondoren Brett Leightonen emanaldia eta masterclassa izango ditugu igandean, hilak 7, Ataunen, eta hurrengo egunean Usurbilen. Leightonek zikloa itxiko du Musikenen azaroaren 8an, astelehena, egingo duen hitzaldian. Jarduera hauez gain, bi kontzertu interesgarri egingo dira Donostiako San Bizente elizan. Lehenengoan, azaroaren 5an, ostirala, organo eta metal boskotearentzat idatzitako Diferencias obra estreinatuko da, Antonio Lauzirika konpositoreari enkarguz eskatua eta eliza horretako Cavaillé-Coll organoan jotzeko sortua eta hurrengo egunean Easo Abesbatzarekin. Zikloaren jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira. INFORMAZIO GEHIAGO

X