Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Olatz Saituak kontzertua emango du gitarra eta biolinarekin

Olatz Saituak kontzertua emango du gitarra eta biolinarekin

Aurkikundea eta omenaldia ditu ezaugarri Musikeneko irakasleen kontzertu zikloaren bigarren emanaldiak, Olatz Saituaren eskutik oraingoan. Bilbotar sopranoa Eugenio Tobalina gitarrista eta Aimar Tobalina biolin jotzailearekin batera arituko da ostiralean, hilak 29, bi konpositoreri eskainitako emanaldian: David del Puerto, Musika Sari Nazionala 2005ean, eta Jose Maria Iparragirre. Sortzaile madrildarraren Tres canciones para soprano y guitarra obrak irekiko du kontzertua, eta Lizardiren paisaiak, Xabier Lizardiren testuarekin, Noche Oscura, San Juan de la Cruzen testuarekin eta En el atardecer, konpositorearen beraren testuarekin izango ditugu entzungai. Santestebanek eta Eugenio Tobalinak moldatutako Iparragirreren kantak izeneko lau piezek itxiko dute emanaldia. Hitzordua Musikeneko auditoriumean izango da 19.00etan, eta sarrera librea izango du eserlekuak bete arte.

X