BANDA HENRI BOKEKIN ZUZENEAN
Musikene Banda Sinfonikoak doako kontzertua emango du larunbatean, martxoak 7, 19.00etan Musikeneko auditoriumean. Joseba Torre konpositore eta ikastegiko irakasleak zuzenduko duen emanaldiak bi bakarlari izango ditu, Henri Bok klarinete jotzaile entzutetsua, Musikenen irakasle hori ere, eta Andrea Castaño saxofoi jotzaile eta ikaslea.
Glazunoven Saxofoiarentzat mib maiorren kontzertua, op. 109 obrak irekiko du emanaldia instrumentu jotzaile gaztea bakarlari duela, eta Derek Bourgeois, Óscar Navarro eta Paul Seitzen obrak ere izango ditugu entzungai. To Vincent’s Stars bere obran gozatuko dugu bizitza klarinete baxuari emana dion Henri Bok musikari holandar entzutetsuaz, oso ohiko ez den bakarlari lanetan.
Kontzertua doakoa da. Gonbidapenak hasiera ordua baino ordu bete lehenagotik egongo dira eskura Musikenen bertan, Europa plaza 2 helbidean.