Jarduera akademiko eta kontzertu guztiak bertan behera aldi baterako
COVID-19a dela eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak betez, jarduera akademiko eta kontzertu guztiak bertan behera utziko dira aldi baterako.
BANDA HENRI BOKEKIN ZUZENEAN
Musikene Banda Sinfonikoak doako kontzertua emango du larunbatean, martxoak 7, 19.00etan Musikeneko auditoriumean. Joseba Torre konpositore eta ikastegiko irakasleak zuzenduko duen emanaldiak bi bakarlari izango ditu, Henri Bok klarinete jotzaile entzutetsua, Musikenen irakasle hori ere, eta Andrea Castaño saxofoi jotzaile