MUSIKENEK-IN, gizartearekiko dugun konpromisoa
Musikenek-IN. INklusioan, INobazioan, eta INtegrazioan sinesten dugulako. Hamarkada bat baino gehiago daramagu gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden kolektiboei zuzendutako musika-hezkuntzaren arloan lan-ildo bat garatzen, gure ikasleak eta irakasleak balioetan eta espezializazio aitzindarian trebatzeko helburuz: misio sozial argia duten musika-proiektuak sortzeko profesional kualifikatuak sortzea, ideia sortzen denetik errealitate bihurtzen den arte. Musikenek-IN taldearen apusturik indartsuenetako bat da. Estatuko bakarrak gara Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko Master Ofiziala (MGD masterra) ematen. Musikariei ez ezik, beste diziplina batzuetako Graduatuei ere irekita dago, hala nola Psikologiari, Hezkuntzari edo Gizarte-lanari. Eskuratu informazioa HEMEN.
Musikenek-IN programak gizarte eta hezkuntza arloko beste hainbat jarduera ere biltzen ditu. Onkologikoarekin harreman egonkorra eta emankorra dugu, elkarte eta GKE askorekin elkarlanean aritzen gara eta kolektibo zaurgarrientzat kontzertu solidarioak eskaintzen ditugu. Datorren maiatzaren 8an eta Laboral Kutxari esker, Alfredo Bernardinik zuzendutako Musikeneko Orkestra Sinfonikoak, Jone Martinez sopranoa bakarlari dela, osasun mentalaren aldeko musika barrokoa joko du Whynot? Fundazioarentzat.