Jarrai Gaitzazu

Home  /  Masterrak  /  ATE IREKIEN JARDUNALDIAK

MASTER ATE IREKIEN JARDUNALDIAK

Otsailak 1ean, larunbata, Musikenen Master Ate Irekien Jardunaldia egingo dugu. Zatoz Musikenek eskaintzen dituen Master ofizialak gertutik ezagutzera!

promo master jazz 5

Otsailaren 1ean 10.00etan ateak irekiko dizkiegu gure egoitza eta bertan egiten den Master mailako irakaskuntza ezagutu nahi duten parte-hartzaileei. Bost Master ofizialen inguruko antolaketa, izen-ematea, sarrera-probak eta baliozkotasunari buruzko informazio zehatza emango da. Ikasketa plan ezberdinak aurkeztuko dira, bai eta derrigorrezko materiak, zeharkakoak, hautazkoak, praktika profesionalak, proiektuak, masterclassak, ikerketa, eta abarrak ere; bertako irakasleak eta irakasle gonbidatuak aurkeztuko dira halaber, lanbidearekin eta gaur egungo musikariaren beharrekin duten harremana azalduz.

Parte-hartzaileen interesekoak izan daitezkeen gaiak ere landuko dira eta sortzen diren zalantzei erantzungo zaie.

Ate Irekien Jardunaldia doakoa da eta parte hartu nahi izanez gero izena emateko orria bete beharko da 2020ko urtarrilaren 30a arte.

X