Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Graduondokoetarako izen-ematea zabalik

Graduondokoetarako izen-ematea zabalik

Oraindik plaza libre daude datorren ikasturtean gure ikastetxean graduondoko bat ikasi ahal izateko. Eskaintzen dugun diziplina eskaintza zabalaren artean, musika tradizionalarena eta koru-prestakuntza eszenikoarena nabarmentzen dira, Intermezzorekin lankidetzan. Horiez gain, Musikenek espezializazioa eskaintzen du interpretazio klasikoko, jazzeko eta ganbera-musikako instrumentu guztietan, bai eta pedagogian, gorputz-tekniketan, dantzetan eta musika-teknologian ere. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 8ra arte. Ez geratu plazarik gabe! Informa zaitez hemen

X