Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Jon Esnaola Agirre ikasleak irabazi du Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria 2025

Jon Esnaola Agirre ikasleak irabazi du Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria 2025

Jon Esnaola Agirre (Musikeneko Musika Garaikidea Sortzeko Masterreko ikaslea eta Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria) Miren Iñarga Echeverriarekin (Musikeneko Zuzendari Nagusi eta Akademikoa) aritu da solasean.

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria 2025 ematearen harira, Solasaldiak ekimenak Jon Esnaola Agirre konpositore sarituaren eta Miren Iñarga Echeverria Musikeneko Zuzendari Nagusi eta Akademikoaren arteko elkarrizketa antolatu du.

Hitzaldian, Euskal Herriko musika-hezkuntzaren egoera aztertzen dute, bai eta gazte profesionalek beren prestakuntza arautua amaitzean dituzten aukerak eta dituzten zailtasunak ere. Era berean, beren sustrai kulturalek interpretatzaile eta konpositoreentzat duten garrantzia azpimarratzen dute.

 

X