Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  HERRI MUSIKAREN 19. JARDUNALDIAK: KANTUTEGIAK ETA ERREPERTORIO HERRIKOIAK

HERRI MUSIKAREN 19. JARDUNALDIAK: KANTUTEGIAK ETA ERREPERTORIO HERRIKOIAK

Kantutegiak eta errepertorio herrikoiak
Bilketa, transkripzioa, azterketa eta sailkapenari loturiko lanak eta arazoak

Soinuenea Fundazioak, Eresbilek (Musikaren Euskal Artxiboa) eta Musikenek (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia) Herri Musikaren 19. Jardunaldiak antolatu ditugu elkarlanean. Hiru egunez kantutegi eta errepertorio herrikoien bilketa eta azterketa izango ditugu hizpide. Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko kantutegien biltzaileak gurean izango ditugu, tartean, Dorothé Schubarth (Basilea, 1944) musikologo suitzarra. 80ko eta 90ko hamarkadetan argitaratutako Cancioneiro Popular Galego lan mardulean Galiziako ahozko ondarearen lagin garrantzitsua bildu zuen Schubarthek, Antón Santamarina hizkuntzalariarekin batera. Schubarthek eta Sergio de la Ossa etnomusikologoak Hungariako kantutegiaz duten jakintza eta transkripzioan duten esperientzia aberatsa baliatuz, sinposio egunaz gain egun erdiko bi lan-saio prestatu ditugu.

Musikari, ikasle, irakasle, ikerlari eta publiko interesdunari zuzenduriko saio hauetan, egungo etnomusikologian oraindik ere eztabaidagai diren gaiak landuko ditugu.

Egitarauko sinposiora, lansaioren batera, kantu-bazkarira edo Soinueneako bisitara etorri nahi duenak izena emateko orria beteta bidali beharko du komunikazio@soinuenea.eus helbidera edo deitu 943493578 telefonora. Izena emateko epea azaroaren 11 arte zabalik egongo da.

       

Izen emateko orria hemen 

Hona segidan egitarau osoa.

 

EGITARAUA

AZAROAK 19, OSTIRALA

SINPOSIOA. Musikene (Europa Plaza, 2; Donostia)

9:30 – 10:00 Harrera

10:00 – 10:15 Jardunaldien aurkezpena: Musikene, Eresbil, Soinuenea

10:15 – 11:45 El cancioneiro galego

Antón Santamarina – Dorothé Schubarth

11:45 – 12:00 Atsedenaldia

12:00 – 12:30 Breve presentación del Cancionero Popular Vasco

Itziar Navarro – Juan Mari Beltran (Soinuenea)

12:30 – 13:00 Proyecto Doinutegia: trayectoria, características y retos futuros de la colección de melodías del bertsolarismo

Miren Izagirre (Bertsozale elkartea)

13:00 – 13:30 La música tradicional en el archivo de Eresbil

Pello Leiñena (Eresbil)

13:30 – 14:00 La música tradicional y popular en Musikene

Itziar Larrinaga – Elixabete Etxebeste (Musikene)

14:00 – 15:30 Bazkaria (bazkaria bakoitzak bere aldetik antolatu beharko du)

15:30 – 16:45 Cançoners a Catalunya

Anna Costal (ESMUC)

16:45 – 17:00 Atsedenaldia

17:00 – 18:30 Mahai-ingurua

 

LANSAIO MONOGRAFIKOAK DOROTHÉ SCHUBARTH ETA SERGIO DE LA OSSAREKIN

AZAROAK 20, LARUNBATA

LAN-SAIOA. Eresbil (Alfonso XI, 2; Errenteria)

10:00 – 11:30 El canto europeo: raíces, afinidades y contrastes

Dorothé Schubarth

11:30 – 12:00 Atsedenaldia

12:00 – 14:00 Transcripción del canto tradicional: herramientas, estrategias de trabajo, tipos. Taldeko transkripzio eta katalogazio lana

Dorothé Schubarth – Sergio de la Ossa

14:30 – 17:30 Bazkaria Auzokalte elkartean. Ergoien-Oiartzun. Bazkalondoan Jean Mixel Bedaxagar abeslari zuberotarra ariko da. (20 €)

17:30 – 18:30 Bisita Soinueneara aukeran

 

AZAROAK 21, IGANDEA

LAN-SAIOA. Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusia (Done Eztebe, 1; Oiartzun)

10:00 – 11:00 Béla Bartók, A Magyar Népdal (la canción tradicional húngara): Presentación del cancionero popular húngaro

Dorothé Schubarth

11:00 – 11:30 El Corpus Musicae Popularis Hungaricae: del plan de Kodály y Bartók (1913) a los tipos melódicos de Járdányi

Sergio de la Ossa

11:30 – 12:00 Atsedenaldia

12:00 – 14:00 Taldeko transkripzio eta katalogazio lana

 

Izen emateko orria hemen 

X