Bandaren kontzertua
Alfred Reed egilearen musikak, zehatzago A Festival Prelude bere obrak, irekiko du Musikeneko Banda Sinfonikoaren kontzertua larunbat honetan, martxoak 6, 19.00etan gure auditoriumean. Saúl Gómez Soler konpositore eta zuzendari valentziarra izango dugu taldearen buru. Haize eta perkusio ikaslez gain, biolontxelo, kontrabaxu eta teklatua ere izango ditugu. Guztira berrogei ikaslez osatutako taldearekin bat egingo dut Fernando Casado tronpak bakarlari gisa Otto M. Schwarz-en Cape Horn obran. Percy Graingeren Colonial Song eta Andrés Valeroren Teogónica. 2. Sinfonia lanek osatuko dute egitaraua.
Egungo osasun egoeraren ondorioz eta agintariek ezarritako segurtasun neurriei jarraiki, ez da gonbidapenik banatuko. Kontzertua doakoa izango da eta sarrera librea izango da eserlekuak bete arte. Kontzertura aurrerapenaz joatea gomendatzen da. Ateak 18:30etan irekiko dira, eta une hori iritsi arte ilara egingo da segurtasun distantzia gordez. Derrigorrezkoa izango da uneoro musukoa erabiltzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea, eta aretoko langileen jarraibideak jarraituko dira sartu eta irtetzerakoan. Ez da esku programarik emango, baina auditoriumaren sarreran eta gure webgunean www.musikene.eus egongo da ikusgai eta deskargatzeko moduan.