Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Big Bandaren kontzertua

Big Bandaren kontzertua

Musikene Big Bandak igandean, hilak 21, kontzertua emango du auditoriumean Miguel Blanco zuzendari duela. Emanaldia 12.30etan hasiko da eta sarrera librea izango du eserlekuak bete arte. Musikene Big Band Miguel Blancoren zuzendaritzapean arituko da oraingoan. Musikeneko irakasle, Blanco konpositore eta moldatzaile ezaguna da, jatorrizko musika jazz latino eta fusioan duelarik gehienbat. Artista garrantzitsuen ekoizle eta moldatzaile izan da, eta Omara Portuondo, Paquito D’Rivera, Olga Guillot edo Vieja Trova Santiaguerako Reinaldo Creagh bezalako kubatarrekin aritu izan da. Miguel Ríos, Sole Giménez, Charly García, Ariel Rot edo la Barbería del Sur bezalako artistek interpretatu dute bere musika, besteak beste. Hainbat sari jaso ditu nazioartean eta 600dik gora moldaketa eta konposizio idatzi ditu.

Egungo osasun egoeraren ondorioz eta agintariek ezarritako segurtasun neurriei jarraiki, ez da gonbidapenik banatuko. Kontzertua doakoa izango da eta sarrera librea izango da eserlekuak bete arte. Kontzertura aurrerapenaz joatea gomendatzen da. Ateak 12:00etan  irekiko dira, eta une hori iritsi arte ilara egingo da segurtasun distantzia gordez. Derrigorrezkoa izango da uneoro musukoa erabiltzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea, eta aretoko langileen jarraibideak jarraituko dira sartu eta irtetzerakoan.

X