Juanjo Menak zuzenduko du Musikeneko Orkestra Sinfonikoa
Juanjo Mena izango du buru Musikene Orkestra Sinfonikoak larunbatean 19.00etan ikastegiko auditoriumean egingo den doako kontzertuan. Mena, Cincinnaty May Festivaleko Zuzendari Nagusi, titular izan da BBC Philharmonic orkestran, mundu osoan birak eta Chandos zigiluarentzat zenbait grabazio eginez. 2016an Musika Sari Nazional, Berlin eta Rotterdameko filarmonikoak edo Frantziako orkestra nazionala zuzendu ditu, talde alemaniar eta amerikar nagusiez gain.
Joan Miquel Fiol Musikeneko ikaslea izango dugu bakarlari Mozart eta Shumanni eskainitako egitarau erakargarrian. Emanaldia Shumannen Obertura Genoveva obrak irekiko du, eta Fiolek Mozarten Pianorako 27. kontzertua interpretatuko du. Mozarten Figaroren ezkontzen obertura ospetsuak eta Shumannen 4. Sinfoniak osatuko dute emanaldia.
Egungo osasun egoeraren ondorioz eta agintariek ezarritako segurtasun neurriei jarraiki, ez da gonbidapenik banatuko. Kontzertua doakoa izango da eta sarrera librea izango da eserlekuak bete arte. Kontzertura aurrerapenaz joatea gomendatzen da. Ateak 18:30etan irekiko dira, eta une hori iritsi arte ilara egingo da segurtasun distantzia gordez. Derrigorrezkoa izango da uneoro musukoa erabiltzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea, eta aretoko langileen jarraibideak jarraituko dira sartu eta irtetzerakoan. Ez da esku programarik emango, baina auditoriumaren sarreran eta gure webgunean www.musikene.eus egongo da ikusgai eta deskargatzeko moduan.
Argazkia: Michal Novak