Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Kontrabaxuan espezializazio ikastaroa

Kontrabaxuan espezializazio ikastaroa

IRAKASLEA: Pierre-Emmanuel de Maistre

Pierre-Emmanuel de Maistre kontrabaxu bakarlari da Amsterdam-go Concertgebouw Orchestra-n, kontrabaxu Irakasle Musikenen 2015etik, eta Musica Reale eta RCO Chamber ganbera-musika taldeetako kide. Aurretik Seiji Ozawa-ren Ganbera Musika Nazioarteko Akademian eta Gustav Mahler Gazte Orkestran aritua da, bai eta ganbera musika jaialdietan ere, hala nola Opera Braga edo Thèze-ko Nazioarteko ganbera musika Jaialdian. 2003an, 20 urte zituela, bakarlari postua lortu zuen Lille-ko Orkestra Nazionalean eta 2013an Concertgebouw-n hasi zen. Frantzian jaioa, Parisko Goi Mailako Kontserbatorioan Vincent Pasquier-en  eta Essen-go Fokwang Hochschule-m Niek de Groot-en irakaspenak jaso zituen, azken hori bere aurreko kontrabaxu jotzaile bakarlari Concertgebouw-n. Eskola magistralak jaso ditu Philippe Müller, Gary Hoffman, Franz Helmerson eta Matthew McDonald bezalakoengandik, besteak beste. Pierre-Emmanuel de Maistrek RCO Fundazioaren Bergonzi kontrabaxu bat jotzen du, 1760an Cremonan egina, eta Jochen Schmidt arku bat.

Azalpena

  • Goi mailako gradua amaitua duten Kontrabaxu jotzaile guztiei zuzendua.
  • Ikastaroak, kontzertuak edo beste herrialdetako masterretara sarrera probak prestatzea
  • Norberak ikasteko modua garatzea, ikasle bakoitzari egokitzen zaion lan-sistema sortuz.
  • Ikasle bakoitzaren helburu zehatzak lortzeko irakasle eta ikaslearen artean berariazko programa egitea.

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez.

Egutegia

Ikastaroak 20 eskola-ordu izango ditu. Honela antolatuko da: banakako 20 kontrabaxu eskola-ordutan antolatuko da.

Prezioa: 2650€

X