MUSIKENE MASTER STRING OKESTRAREN KONTZERTU SOLIDARIOA
Musikene Master String Orkestrak kontzertu solidarioa emango du Musikenen maiatzak 31n, 19.30etan, Juan Ciudad GKEaren alde. Emanaldia Euskal Herriko goi Mailako Musika Ikastegiak MusikeneKIN izenaz garatzen duen gizarte- eta hezkuntza-alorreko egitasmoaren baitan egingo da. Kontzerturako sarrerak 6 €tan egongo dira salgai egunean bertan Musikenen. Biltzen den dirua Afrika, Latinoamerika eta Asiako zentroen beharrak asetzeko erabiliko da. Joaterik ez baina hala ere lagundu nahi dutenek zero ilararen bitartez lagun dezakete, Juan Ciudad-Euskadi elkartearen kontuan: CaixaBank ES0821001972040200220605
EGITARAUA:
Edvard Griegen Holberg Suite, op. 40.
Pyotr Tchaikovskyren Harientzat do maiorreko Serenata, op. 48.
Joseph Haydnen Biolin eta orkestrarentzat do maiorreko kontzertua Hob Vlla/1
Musikene Master String Orkestra arestian sortutako taldea da eta Estatuko orkestra ikasketen lehenengo master ofizialaren jarduera nagusietakoa. 2015/16 ikasturtean jarri zuen abian Musikenek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak ere bat egin du proiektu honekin. Hari taldeak hogei bat kide ditu, horien artean goi mailako musika tituludunen artean hautatu diren jatorri ezberdinetako master ikasleak, eta Musikeneko irakasle eta musikari profesionalak.
Juan Ciudad garapenerako gobernuz kanpoko erakundea da, San Juan de Dios Ospitale ordenak sortua, gizarte eta osasun esparruan Nazioarteko Lankidetzatik Giza Garapen Jasangarriaren eta Giza Eskubideen alde lan egiten duena, osasunean arreta berezia jarriz. 29 herrialdetan aritzen dira planetako lurralde baztertuenetan dituzten 97 zentroetan, baliabide falta, gatazkak, edo naturaren hondamendiak direla eta gizarte zerbitzuetara sarbiderik ez duten biztanleekin. GKE honek Arrasateko San Juan de Dios Ospitalean eta Donostiako eta Santurtziko ospitaleetan du Euskal Herriko ordezkaritza, bertako langile eta laguntzaile taldeekin batera Laguntza Humanitarioa, Nazioarteko Lankidetza, eta Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntzaren inguruko jarduerak garatzen dituztelarik.