Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Bandak Donostian eta Valentzian joko du

Bandak Donostian eta Valentzian joko du

Musikeneko bandak bi kontzertu emango ditu asteburu honetan, bata bihar, ostirala, 19.30tan ikastegiko auditoriumean Europa plaza, 2 helbidean, eta bestea igandean Valentziako Palau de la Música aretoan eguerdiko 12etan. Rafael Sanz-Espert izango da bi topaketen zuzendaria eta Carlos Rubio perkusio ikasleak bakarlari modura parte hartuko du Emmanuel Séjourné-ren Concerto for Marimba obran. Egitarauak Alexandre Travassos, David Gillingham eta Bernardo Adam Ferrero-ren obrak ere hartzen ditu. Bi kontzertuek sarrera librea izango dute.

X