
Talentu Berriak Ganbera Musikan
- Doako zortzi kontzertuk osatuko dute zikloaren edizio berri hau, eta ostegunetan, 19:00etan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan izango dira
Aurten ere bere agertokira, Donostiako Orfeoiaren egoitzara (San Juan kalea, 6. Donostia), itzuli da Ganbera Musikako Talentu Berriak zikloa; Kutxa Fundazioak sustatzen eta antolatzen du Musikene, EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra), Donostiako Orfeoi eta Donostia Musikarekin batera.
Ziklo honen bidez, gazteen talentua eta gaitasunen garapena sustatu nahi da Gipuzkoa kultuago eta sortzaileagoa lortzen laguntzeko.
Zortzi kontzertuk osatzen dute zikloaren edizio berri hau, eta ostegunetan, 19:00etan, izango dira kontzertuak. Sarrera libre da edukiera bete arte.
Programa
- Otsailak 13: AETERNUM BOSKOTEA
- Otsailak 27: TXIMERMUSIK
- Martxoak 6: MEDINUKAI ENSEMBLE
- Martxoak 13: KOIRA SEIKOTEA – EGO
- Martxoak 20: EMARE HIRUKOTEA
- Apirilak 3: KANTUA
- Apirilak 10: SAOKO QUARTET
- Maiatzak 15: AMAIN EMAN
Informazio guztia ikusgai hemen