Marina Bollaín
Marina Bollaín filologian doktorea da eta Arte Eszenikoen Masterra egiten dihardu (Madrilgo Complutense Unibertsitatea), Kantuan eta Operako Zuzendaritza Eszenikoan (Berlingo “Hanns Eisler” Hochschule für Musik) eta Aleman Filologian lizentziatua da (UCM). Espainiako Akademian (Erroma) bekaduna izan da, Arte Eszenikoen espezialitatean.
1993. urtean Berlinera joan zen bizitzera, eta bertan 11 urte pasa zituen.
Aktore eta abeslari gisa lan egin du mundu osoan zehar kontzertuak emaneten, eta espainiar musikaren hainbat disko grabatu ditu.
Bere antzezlanetan eszena-zuzendaritza lanaz gain, testu-sorkuntza lanak, egokitzapenak eta antzerkigintza berriak atzeman daitezke. Zarzuela aipagarrienak La Verbena de la Paloma, Adiós Julián eta La del Manojo de Rosas ditugu; operen artean Cuerpos Deshabitados, La ópera de tres peniques, Bastian y Bastiana, Der Schauspieldirektor, La finta giardiniera, La voix humaine, Pierrot Lunaire, La serva padrona, Dido y Eneas; antzezlanen artean La Regenta eta Hárragas eta haurrentzako musika ikuskizun gogoangarrienak El Duende Calcetín, La Gallina Submarina etaHistoria de Yuco ditu.
Errepertorioa Eszenan izeneko espezialitateko irakaslea da Musikenen, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian.