Jarrai Gaitzazu

Home  /  Kontzertuak   /  Orkestra eta Big Bandaren kontzertuak

Orkestra eta Big Bandaren kontzertuak

Musikenek doako bi kontzertu hartuko ditu ikaslez osatutako bi talderekin, Orkestra Sinfonikoa eta Big Banda, hain zuzen ere. Lehenengoa larunbatean izango dugu, hilak 22, 19.00etan eta Big Banda berriz igandean, hilak 23, 12.30etan, biak Musikeneko auditoriumean.

Musikeneko Orkestra Sinfonikoak euskal musika egitaraua eskainiko du Nacho de Pazen batutapean. Pablo Sorozabalen Bariazio sinfonikoak izango ditugu kontzertua irekieran eta Carmelo Bernaolaren Zelestina balletaren kontzertu bertsioak osatuko du egitaraua, Lucía Gómez mezzosopranoa eta Mikel Zabala baxua bakarlariekin. Hitzordua larunbatean izango da 19.00etan.

Musikene Big Bandak, berriz, Lluís Vidal izango du batuta gonbidatu berak sortutako obra batekin. Jatorriz pianoarentzat idatzia den Albénizen Iberiana obra inspirazio iturri hartuz, Vidalek bere Iberiana eskainiko digu, oso estilo pertsonalean idatzia eta jazz Big Band batentzat pentsatua. Emanaldia igandean egingo da 12.30etan.

Bi kontzertuak doakoak izango dira. Gonbidapenak Musikenen bertan egongo dira eskura, kontzertu bakoitza hasi baino ordu bete lehenagotik.

X