Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  Musikene Banda Sinfonikoaren kontzertua

Musikene Banda Sinfonikoaren kontzertua

Larunbat honetan, urriak 23, 19.00etan Musikene Banda Sinfonikoak kontzertua emango du ikastegiko auditoriumean. Banda haize eta perkusioko berrogei eta hamar ikaslez osatua dago eta Diego Javier Lorente musikari murtziarrak zuzenduko du, Meañoko Unión Musical Bandaren zuzendari titularra. IYOKO metal boskoteak bat egingo du taldearekin. Musikenen trebatutako Álvaro García eta Juan Carlos Güalda tronpetak, Antón Caneda tronpak, Juan Cáncer tronboiak eta Óscar Cuartero tronboi baxuak osatzen dute ganbera taldea, bakarlari gisa arituko dena. Kontzertuari Iñaki Lecumberriren Inspiratións obraren estreinaldiak emango dio hasiera eta Ferrer Ferránen Cool Brass Five, Scott McAllistereren Krump eta Johan de Meijen Extreme Make-Over ere entzungai izango ditugu. Eserlekuak bete arte sarrera doakoa izango denez, aurrerapen egokiaz joatea gomendatzen da. Derrigorrezkoa izango da uneoro musukoa jantzita izatea. Esku-programak aretoaren sarreran ikus eta deskarga daitezke, bai eta gure webgunean ere www.musikene.eus.

X