Urria, 2025
17Urr(Urr 17)10:0022(Urr 22)20:00QUANTUM OF SOUNDInstalazio interaktiboa

EKITALDIAREN ZEHAZTASUNAK
QUANTUM OF SOUND Instalazio interaktiboa Musikeneko hallean Musika Garaikidea Sortzeko Arte Irakaskuntzetako Masterreko ikasleek egin dute, Konposizioa baliabide elektroakustiko eta audobisualekin irakasgaiaren barruan: Álvaro Pérez, Adrián Rosato eta Garrett Cole Fry. Stefano Scaranik
more
EKITALDIAREN ZEHAZTASUNAK
QUANTUM OF SOUND
Instalazio interaktiboa Musikeneko hallean
Musika Garaikidea Sortzeko Arte Irakaskuntzetako Masterreko ikasleek egin dute, Konposizioa baliabide elektroakustiko eta audobisualekin irakasgaiaren barruan: Álvaro Pérez, Adrián Rosato eta Garrett Cole Fry.
Stefano Scaranik eta Zuriñe F. Guerenabarrenak proposatu eta koordinatutako proiektua.
Ikusleak aktiboki parte hartzen du etengabe eraldatzen den ingurune musikal batean. Bere mugimenduek eta sistemarekiko hurbiltasunak sortzen diren soinuetan aldaketak eragiten dituzte, gainjarri eta areagotzen diren musika-elementuen kate bat sortuz (CuMus). Horrela, etengabeko bilakaeran dagoen soinu-fluxua eraikitzen da: koherentea baina aurreikusi ezina, beti ezustekora eta aldaketara irekia.
ORDUTEGIAK
17 (Ostirala) 10:00 - 22 (Asteazkena) 20:00
KOKAPENA
Musikene