Jarrai Gaitzazu

Octubre, 2025

28oct19:30Donostiako Orfeoia-Musikene sari banaketaINTZA MARTIN EGAÑA, irabazlea

more

Detalles del evento

INTZA MARTIN EGAÑA, irabazlea

 

Intza Martin Egaña musika pedagogoa da. Tronpeta ikasten hasi zen 9 urterekin Zumaiako musika eskolan eta pianoa 11 urterekin Josefina Azpeitia akademian. Geroago, Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan jarraitu zituen Tronpetako ikasketak. 2025eko ekainean pedagogia graduko ikasketak bukatu ditu Musikenen, Euskal Herriko goi mailako ikastegian.

Gaur egun, Azpeitiko Juan de Antxieta musika eskolan hasi da lanean musika tailer eta musika hizkuntzako eskolak ematen eta bitartean kultur kudeaketako masterra ikasten hasi da. Jarduera musikalari dagokionez, tronpeta jotzen jarraiten du Zumaiako musika bandan eta Hamarru elektrotxarangan eta Akaleia taldean teklista bezala dabil.

Aurten hamargarren edizioa betetzen duen, Donostiako Orfeoia-Musikene Sariak, Euskal Herriko musikari lotutako Gradu Bukaera Amaierako Lan onenari aitortza egiten dio, koru musikari garrantzi berezia emanez.

Horarios

(Martes) 19:30

Ubicación

DONOSTIA. Orfeon Donostiarra (calle san Juan)

X