Jarrai Gaitzazu

Urria, 2025

17Urr(Urr 17)18:0018(Urr 18)00:00Jakinaldia. Kuantika JAIALDIA

more

EKITALDIAREN ZEHAZTASUNAK

Urriaren 17an eta 18an, Musikenek Jakinaldiaren lehen edizioa hartuko du. Kuantika Jaialdia, fisika kuantikoaren 100 urteak eta Europako ordenagailu kuantiko indartsuenaren etorrera herritarrekin batera ospatzeko jaialdia.

Bi egun jarraian, kuantikak bere aurpegi magiko eta dibertigarriena erakutsiko du. Musika, antzerkia,  magia ikuskizunak, bakarrizketa zientifikoa eta bertsozientzia izango ditugu, fisika kuantikoa gizarteari modu harrigarrian eta entretenigarrian hurbiltzeko.

  • Ostiralean, hilak 17, bereziki helduentzat pentsatuta egongo da, eta hainbat ikuskizun eta dibulgazio-pilula izango dira, jakin-mina piztuko dutenak.
  • Hilaren 18an, larunbata, familiei eta haurrei zabalduko zaie programazioa, haur eta helduek mundu kuantikoan modu dibertigarrian barneratzeko diseinatutako antzerki eta magia ikuskizun batekin.

Presta zaitez fisika kuantikoa inoiz bizi izan ez duzun bezala bizitzeko!

Egitaraua

Programa urriak17 (publiko orokorra)

  • 18.00. Kuanto musikala. Jon Esnaola. Musikagilea eta Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Gazte Saria. 
  • 18.10 Ongietorria
  • 18. 20 “Ilusiotik errealitatera: System Two” bideoaren proiekzioa
  • 18.25 Bakarrizketa “Katuaren Schrödinger”. Enrique F. Borja.
  • 19.00 Magia kuantikoko ikuskizuna Tor eta Txoborro magoekin.
  • 19.20 “Materia absurda” ikuskizuna Big Van Ciencia-ren eskutik.
  • 19.50 BertsoZientzia. Jone Uria eta Alaia Martin saio librean.
  • 20.10. Itxiera

Programa urriak18 (familiak eta haurrak)

  • 17.00 Ongietorria
  • 17.05 Antzerki ikuskizuna. “Abentura Kuantikoa”
  • 18.00 Marsel magoaren magia ikuskizuna.
  • 18.20 Atsedenaldia
  • 18.30 Clowntifics ikuskizuna Big Van Cienciaren eskutik.
  • 19.10. Itxiera

 

Egitarau osoa hemen

Sarrera librea eta doakoa lekua bete arte

ORDUTEGIAK

17 (Ostirala) 18:00 - 18 (Larunbata) 00:00

X