Jarrai Gaitzazu

ATE IREKIEN EGUNA: EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALA ikastaroa

18Abr12:00ATE IREKIEN EGUNA: EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALA ikastaroa

Detalles del evento

Euskal Musika Tradizionaleko ikastaroa egiteko interesa baduzu, ez galdu Musikenen  2026ko apirilaren 18an 12:00tan ospatuko den Ate Irekien Eguna. Ekitaldia presentziala eta doakoa izango da eta hurrengo egitaraua jarraituko du:

  • 12:00 | Hitzaldi informatiboa

Musikeneri buruz jakin behar duzun guztia: ikasketa-plana, sarrera probak eta matrikulazioa, Itxaso Sainz de la Maza, Musikeneko Irakaskuntza–Plangintzako Zuzendariordearen eskutik.

Xabier Urtasunek, ikastaroaren irakasleak, sarrera-proben atal teorikoaren edukiak azalduko ditu, baita irakasleen praktikak ere.

  • 13:00 | Ikastegiari bisita gidatua.
  • 13:15 | Talde musika praktika irakasgaiari bisita.
  • 13:30 | Ruben Isasirekin, ikastaroaren irakaslea, solasaldia, sarrera-proben interpretazio-atalaren edukien inguruan.

Bertaratu nahi baduzu, aldez aurreko erreserba eskatu behar duzu izena emateko formularioaren bidez. Izena emateko muga-eguna 2026ko apirilaren 13a izango da.
Zain gaituzu!

Horarios

18 Abril, 2026 12:00(GMT+02:00)

Ubicación

Musikene

Otros eventos