Jarrai Gaitzazu

Enero, 2023

27Ene15:002023-24 MASTERRAK: HITZALDI INFORMATIBOA ONLINEONLINE

more

Detalles del evento

2023ko urtarrilaren 27an, ostirala, 2023-24 ikasturteko Masterrei buruzko hitzaldi informatiboa egingo dugu online. Har ezazu parte, Musikenen ematen diren Master ofizial ezberdinen xehetasun guztiak ezagutuko dituzu!

Urtarrilaren 27an, 15.00etan, ateak modu birtualean zabalduko ditugu parte hartzaileek gure instalakuntzak eta bertan egiten diren Master ikasketen jarduerak ezagutzeko aukera izan dezaten. Eskaintzen diren bost Master titulazio ofizialen inguruko antolaketaren, izen-ematearen, sarrera-proben eta balioaren inguruko informazioa emango da. Ikasketa plan ezberdinak eta horien materia derrigorrezkoak, zeharkakoak, hautazkoak, praktika profesionalak, masterclassak, ikerketa, e.a. mintzagai izango ditugu; bai eta eskolak ematen dituzten irakasleak, bertakoak eta gonbidatuak, lanbidearekin duten harremana eta egungo musikariaren beharrak ere.

Horretaz gain, aurkezpena amaitutakoan chataren bitartez parte-hartzaileek dituzten galderei edo zalantzei erantzungo zaie.

Hitzaldia online egingo da bideokonferentziaz eta doakoa izango da. Parte hartzeko aurrez erreserba egin beharko izen-emate formulario honen bitartez. Izena emateko azken eguna 2023ko urtarrilaren 23an izango da.

Parte-hartzaileek jarraibideak eta saiorako esteka jasoko dute hitzaldia egin aurreko egunean.

Horarios

(Viernes) 15:00

X