Jarrai Gaitzazu

Home  /  GRADUONDOKOAK ETA ETENGABEKO PRESTAKUNTZA  /  JAZZ SAXOFOIAREN INTERPRETAZIO IKASTAROA

JAZZ SAXOFOIAREN INTERPRETAZIO IKASTAROA

IRAKASLEA: MIKEL ANDUEZA

Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan Ohorezko Matrikularekin Saxo Klasikoan Graduatua. Saxo Jazzen Cum Laude graduatua Berklee College of Music-en (AEB), Cum Laude doktoregoa Psikodidaktika Musikalean, EHUn. Musika Ikerketako Masterra, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Saxo Jazz Graduaren eta Masterraren sortzailea, Estatuan aitzindaria.

Randy Brecker, Kurt Elling, Phil Woods, Manhattan Transfer, Deborah Brown, Dusko Goikowich, Tete Montoliu, Pedro Iturralde, Single Swingers, Bebo Valdés, Dick Oatts, Charles McPerson, Azard Lawrence, Rosa Pasos etab. bezalakoekin aritu da.

Hogeita hamar jazz-disko baino gehiagotan parte hartu du, eta lau disko grabatu ditu lider gisa: BCN, Amusia (2002ko disko onenak, El Pais-en iritzitan), De Javier a San Javier (San Javier Jazzaldiaren saria bere ibilbideagatik) eta Cada 5 Segundos (2015eko Ezinbesteko Diskoa, El Pais-en iritzitan).

Musika klasikoan JONDErekin, Espainiako Irrati Telebistaren Orkestrarekin, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin aritu da, besteak beste.

Gaur egun, Graduondokoen eta masterren koordinatzailea da Musikenen.

 

www.mikelandueza.com

IRAKASLEA: ALBERTO ARTETA

Jazz Interpretazioko Goi Mailako Tituluduna Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Ohorezko Matrikula eta bere promozioko espediente onenari Karrera Amaierako Saria lortu zituen. Saxophone Jazz Bachelor Conservatorium van Amsterdamen. Musika Interpretazio eta Ikerketako Masterra Valentziako Nazioarteko Unibertsitatean, eta Musika Hezkuntzako Maisua Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Jazz saxofoiaren irakaskuntzari lotutako esperientzia zabala eta sendoa musika-irakaskuntzako goi-mailako hainbat kontserbatoriotan.

Hogeita hamar disko baino gehiagoren grabazioan parte hartu du lider eta sideman gisa. Aipatzekoak dira MOVE Quartet “Momentum” (2024) eta “MOVE” (2022) lankidetza proiektuaren grabazioak eta “Behar bizia” (2019), “The legacy” (2016) eta “Bat” (2014).

Bere profil artistikoaren ezaugarria sentsibilitate musikala, zorroztasun estilistikoa eta instrumentuaren ezagutza tekniko sendoa uztartzea da. Jarduera profesional bizia garatzen du jaialdi, auditorium eta ziklo espezializatuetan egindako ehunka kontzerturekin, eta gaur egungo jazz saxofoi jotzaile eskatuenetako bat da.

www.albertoarteta.com

Azalpena

Jazzi Jazz Interpretazio Ikastaroak prestakuntza aurreratua eskaintzen du, interpretearen nortasun artistikoa indartzeko eta profil profesional sendoa finkatzeko.

Goi-mailako saxofoi-jotzaileei, profesionalei, edo gaitasun profesionalak hobetu nahi dituztenei edo etengabeko prestakuntzan interesa dutenei zuzendua dago ikastaroa.

Programa instrumentuaren ezagutza musikala eta baliabide teknikoak zabaltzeko pentsatuta dago, baita hainbat jazz estilotako domeinu estetikoa eta linguistikoa garatzeko ere, parte-hartzaileak berme handiagoz aurre egin diezaion jarduera profesionalari eta lan-merkaturako sarbideari: proiektu artistikoak, grabazioak, irakaskuntza eta antzeko beste agertoki batzuk.

Ikastaroan zehar errendimendu handiko tresnak, edukiak eta metodologiak eskainiko dira, musika praktikan bikaintasunari eta instrumentuaren bidez norberaren ahotsa hainbat musika-testuingurutan adierazteko gaitasunari laguntzeko.

Hauek dira ikastaroaren helburu didaktikoak:

  • Ahots propioa eta ezagut daitekeen profil artistikoa bultzatzea.
  • Interpretatzaileen eta irakasleen sormen artistikoa garatzea, goi-mailako ikasketa-estrategien bidez.
  • Prestakuntza instrumentala egungo lan errealitatearekin lotzea.
  • Proiektu artistiko pertsonalak garatzeko baliabide artistikoak eta ekoizpen/kudeaketa baliabideak ematea.

Egutegia

Egutegia eta ordutegia, ordu t’erdiko edo bi orduko saioetan, irakasleen eta ikasleen artean adostuko da ikasturte hasieran.

A proposamena:

Banakako 20 ordu (bi irakasleetako batekin, Mikel Andueza edo Alberto Arteta).

B proposamena:

Banakako 20 ordu (10 ordu irakasle bakoitzarekin: Mikel Andueza eta Alberto Arteta).

Prezioa: 2650€