IKASTAROA: MAISU/MAISTRA ERREPIKATZAILEAREN TEKNIKA PROFESIONALAK OPERAN ETA ZARZUELAN

IRAKASLEA: Itziar Barredo Cavero
Pianoan, Ganbera Musikan, Musika Pedagogian eta Solfeoan, Bat-bateko irakurketan eta Transposizioan Goi-mailako tituluduna da. Maisu errepikatzaile lanetan aritu da berrogeita hamar opera-titulu baino gehiagotan estatuko zirkuituko antzoki nagusietan (Bilboko Euskalduna Jauregia, Madrilgo Errege Antzokia, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Sevillako Maestranza Antzokia eta Kanaria Handiko Pérez Galdós Antzokia).
Bere profil profesionala antzerkiaren ofizioa modu integralean menderatzen duelako nabarmentzen da, ekoizpen liriko batean pianista batek betetzen dituen esparru tekniko guztiak betez. Maisu askoren zuzendaritzapean lan egin du, hala nola Yves Abel, Antonello Allemandi, Marco Armiliato, Jordi Bernàcer, Bertrand de Billy, Danielle Callegari, Giuliano Carella, Francesco Ivan Ciampa, Oliver Díaz, Riccardo Frizza, Friedrich Haider, Pedro Halffter, Eric Hull, Juanjo Mena, Günther Neuhold, Eric Nielsen, Daniel Oren, Lorenzo Passerini, Peter Schneider, Keri-Lynn Wilson edo Alberto Zedda nazioarteko lehen mailako abeslariekin egindako ekoizpenetan, eta eszena zuzendari ezberdinekin, Paco Azorín, Marina Bianchi, Willy Decker, Gian Carlo del Monaco, Pier Luigi Pizzi, Mario Pontiggia, Emilio Sagi eta Antoine Selva, besteak beste.
Pianista ofizial izan da Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan, Iruñeako “Julián Gayarre”, Ciudad de Logroño, Irungo “Luis Mariano” eta Mallorkako “Joan Pons” nazioarteko lehiaketatan eta hainbat ikastaro eta eskola magistraletan, hala nola Jaume Aragall, Teresa Berganza, Carlos Chausson, Ana Luisa Chova, Aquiles Machado, María José Montiel, Jessica Pratt, Isabel Rey, Juan Jesús Rodríguez eta Ana María Sánchezekin.
Musikenen Painistarekin errepertorioko irakasle da 2001. Urtetik eta “Zarzuela Just Sing” proiektuaren buru da, mundu osoko abeslari lirikoek Zarzuelako eta Opera espainiarreko errepertorioa ikasi eta hobetu ahal izateko plataforma digitala.
Azalpena
Ikastaro honek prestakuntza praktiko eta integrala eskaintzen dio opera-esparruan lan egin nahi duen pianistari, antzerki liriko batean benetan jarduteko beharrezkoak diren gaitasunetan oinarrituta.
Honako hauek landuko dira: agogika eta ahots-fraseatzea; murrizketa funtzionala, orkestra-partituraren tinbre-argitasuna eta pisu dramatikoa ahalik eta gutxien galduz; musika-zuzendaritza baten keinuari egokitzea, bakarlariekin eta abesbatzarekin egiten diren entseguetan halakorik ez dagoenean; ofiziotik eratorritako funtzioak, hala nola klabean errezitatibo seccoa egitea, barruko banden zuzendaritza edo barne-pasarteak hainbat teklatutan jotzea. Pianoan teknika lan-tresna profesional bihurtzeko diseinatutako programa da, operako edozein denboraldiren eskakizun estilistikoei erantzuteko gai dena.
Matrikulatutako pertsonek, ikastegiak proposatuta, beren borondatez parte hartu ahal izango dute Musikenek programatutako jardueretan, bertan ikasitakoa garatzeko aukera izan dezaten.
Egutegia
Ikastaroak 20 eskola ordu izango ditu, bi orduko 10 saiotan banatuak, gehienez bi pianista talde bakoitzeko. Eskolen datak adostu egingo dira, ikastegiaren beharrak ere kontutan hartuz.
Norberak ikasi beharreko denbora 100 bat ordukoa izango da.