Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  KONTRABAXUA “ESPEZIALIZAZIO INSTRUMENTALA”

KONTRABAXUA “ESPEZIALIZAZIO INSTRUMENTALA”

IRAKASLEA: GONZALO TEJADA VILLAVERDE

Azalpena

Bakarkako eskola instrumental honetan kontrabaxu/baxu elektriko jotzaile profesionalaren espezializazio instrumentalarekin lotutako gaiak landuko dira, musika modernoaren esparruan.

Besteak beste:

– Baxu elektriko eta kontrabaxu jotzaile profesionalarentzat: teknika zehatzak, efektuak, instrumentu bat edo bestea hautatzea eta taldean duen rol zehatza.

– Akonpainamendua swingaz haratago: erritmo latinoak, amalgama konpasak, pop, indie, funk ereduak, musika komertziala…

– Kontrabaxuan arkua testuinguru modernoetan: fraseatzea, erabilpena, sonoritatea…

– Interpretazio librea testuinguru standard eta zehazki free-etan.

– Jazza jazzetik haratago.

Horretaz gain Espezializazio Ikastaro Amaierako Kontzerturako konboan interpretatu beharko dituen obrekin lagunduko zaie ikasleei.

Egutegia

Irakasle eta ikaslearen artean adostuko da.

20 ordu guztia, 2 orduko 10 saiotan edo saio intentsibotan banatuta.

Prezioa: 2650€

X