Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE BIG BAND ETA MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAK MUSIKA ASTEBURU BIZIA ESKAINIKO DUTE

MUSIKENE BIG BAND ETA MUSIKENE ORKESTRA SINFONIKOAK MUSIKA ASTEBURU BIZIA ESKAINIKO DUTE

Musikene Big Bandak eta Musikene Orkestra Sinfonikoak musika asteburu bizia eskainiko dute datorren maiatzaren 8an eta 9an. Ikastegiko formazio handien lanaren eta aniztasun artistikoaren erakusgarri izango diren bi kontzertu emango dituzte

Maiatzaren 8an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Musikene Big Bandak Tolosako Leidor Aretoan joko du “Reiner Witzel + Big Band / Funk, Jazz & Global Beats” programarekin. Sven Heinze izango da zuzendaria, eta Reiner Witzel (saxofoia) eta Chris Kase (tronpeta eta Musikeneko irakaslea) musikari gonbidatuek parte hartuko dute.

Proiektu honek jazz garaikideari, funkari eta musika globalei lotutako hizkuntzetan zehar ibilbidea proposatzen du eta  lankidetza artistiko honen bidez, ikasleak nazioarteko erreferentziazko interprete eta sortzaileekin harremanetan jartzen dira. Kontzertua Kutxa Fundazioarekin elkarlanean antolatu da eta Europar Batasunak kofinantzatua dago.

👉 Egitarau osoa hemen

🎟️ Sarrerak Leidor Antzokiko leihatilan eta esteka honetan daude eskuragarri.

Maiatzaren 9an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan, Musikene Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da. Kontzertua Musikeneko Auditorioan izango da Lucía Marín zuzendari gonbidatu eta Musikeneko ikasle ohiaren zuzendaritzapean. Lucia Marín ikasi zuen zentrora itzuliko da, gaur egun Espainiako orkestra-zuzendari nabarmenetako bat izanik.

Egitarauak Jacques Iberten Flauta eta orkestrarako kontzertua jasoko du, Alejandra Cortijo ikaslea solista dela, eta Gustav Mahlerren 1. Sinfonia, errepertorio sinfonikoko obra handietako bat.

Oraingo honetan, publikoak entsegu orokorrera joateko aukera izango du; maiatzaren 8an, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.

👉 Programa osoa hemen

🎟️ Kontzerturako sarrera gonbidapenarekin izango da. Pertsona bakoitzak gehienez bi gonbidapen jaso ahal izango ditu egun berean, 17:30etik aurrera, Musikeneko hall-ean.

🎟️ Maiatzaren 8ko 19:00etako entsegu orokorra publikoari irekia izango da.