Jarrai Gaitzazu

Home  /  Berriak   /  MUSIKENE BIG BAND-aK KONTZERTUA ESKAINIKO DU OSTIRALEAN ILJA REIJNGOUD-EKIN LANDUTAKO ERREPERTORIOAREKIN

MUSIKENE BIG BAND-aK KONTZERTUA ESKAINIKO DU OSTIRALEAN ILJA REIJNGOUD-EKIN LANDUTAKO ERREPERTORIOAREKIN

Musikeneko Big Band-ak ostiral honetan, azaroak 7 , arratsaldeko 19:00etan, kontzertu irekia eta doakoa eskainiko du Musikeneko auditorioan.

Kontzertu hau Musikeneko Jazz Graduko ikasleek aste osoan zehar egin duten lan intentsiboaren emaitza izango da , tronboi-jotzaile eta konpositore Ilja Reijngoud-en gidaritzapean prestatutako programa askotariko batekin.

Astean zehar landu den errepertorioak Reijngouden jatorrizko lanak eta Tineke Postma, Moacir Santos, Ivan Lins, Vince Mendoza eta Tom Jobim-en piezak uztartzen ditu, big band garaikidearen unibertso sonoro aberatsa eskainiz.

Kontzertu hau izango da Musikeneko Big Band-ak ikasturtean zehar egingo dituen hiru topaketetatik lehena, bakoitzean errepertorio, erronka eta gonbidatu berriekin.

📍 Musikeneko Auditorioa
🗓️ Azaroak 7, ostirala – 19:00
🎟️ Sarrera librea eta doakoa, lekua bete arte

Programa osoa hemen 

X