MUSIKENE SINFONIETTA KONTZERTUA
Musikene Sinfoniettak doako kontzertua eskainiko du martxoaren 25ean, larunbata, 19:00etan Musikeneko auditoriumean. José de Eusebioren gidaritzapean, bi bakarlarik hartuko dute parte, Saioa Goñi sopranoak eta Markel Perez perkusionistak, biak Musikeneko ikasleak.
Oraingo honetarako proposamena Séjourné eta Mahler artisten obrak izango dituen programa da. Gure konposizioko David Enrique ikaslearen obra baten estreinaldia ere gozatzeko aukera izango dugu. Egitarau osoa hemen.