Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  Musika-proiektuak zabaltzeko graduondoko ikastaroa

Musika-proiektuak zabaltzeko graduondoko ikastaroa

IRAKASLEA: MARÍA JOSÉ CANO

Azalpena

Musikari profesionalentzat Ikastaro praktikoa, , norberaren edo besteen musika-proiektuak diseinatzen, garatzen eta ezagutarazten lagunduko dieten tresnak eskuratu ahal izateko.

Helburu nagusia komunikazio-estrategietan prestatzea da, lan praktiko eta pertsonalizatuan oinarritutako metodologiarekin. Saioetan, benetako adibideen azalpen orokorrak eta ikasle bakoitzaren proiektuarekiko arreta indibidualizatua uztartuko dira.

Edukiak:

  • Proiektuen diseinua eta deskribapena. Ikasleek egindako proiektuen kasuak eta garapen praktikoa aztertzea.
  • Egungo errealitate profesionalari eta hartzaileei egokitutako ekintzailetza-estrategiak.
  • Idazketa eta diseinua. Ezagutza eta aplikazio praktikoa.
  • Komunikazio-kanalak.

Baldintzak:

Ikasleek ordenagailu eramangarriarekin joan beharko dute

 

Ordu kopurua: 20 ordu

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania

Ikasle kopurua: gutxienez 4, gehienez 8

Egutegia

  • Urriak 14, astelehena, 10.00etatik 14.00etara
  • Urriak 21, astelehena, 10.00etatik 14.00etara
  • Urriak 28, astelehena, 10.00etatik 14.00etara
  • Azaroak 4, astelehena, 10.00etatik 14.00etara
  • Azaroak 11, astelehena, 10.00etatik 14.00etara

Prezioa: 700€

X