Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Rodolfo Epelde

Rodolfo Epelde

Eibarren jaio zen eta Madrilen, Hamburgon eta Versaillesen egin zituen ikasketak. Aldi berean, Goi-mailako Telekomunikazio Ingeniaritza amaitu zuen Madrilen.

Espainiako Orkestra Nazionaleko tronpa bakarlaria da eta “Reina Sofia” Goi-Mailako Eskolako tronpa-katedrako irakasle-laguntzaile lanean dihardu.

Goi-mailako kontserbatorio nazionaletan eta internazionaletan eskola magistralak eman ohi ditu (Manchester, Rotterdam, Berlin, Porto, Italian Brass Week), eta bertako zein atzerriko gazte-orkestra garrantzitsuenetako metalezko sailak ere prestatzen ditu: JONDE, EGO, OJA, Jekaterinburg (Errusia), eta abar.

Bere ikasle ohiak orkestra nazional ugaritan daude (RTVEren orkestrak, Galizia, Santiago, Extremadura, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, Nafarroa, Kordoba, Bilbo eta Euskadi) eta baita nazioarteko orkestretan ere (BBC Scottish, Milango Scala, Innsbruck, DSO Berlin, Kiel, Bielefeld, Zurich eta Stuttgart).

Bakarlari gisa hainbat orkestrekin jo du: Espainiako Orkestra Nazionalarekin, “Ciutat de Barcelona” orkestrarekin, Euskadiko Orkestrarekin, “Reina Sofia” ganbera-orkestrarekin, Madrilgo Komunitateko Orkestrarekin eta JONDErekin.

2016an Municheko ARD Nazioarteko Tronpa Lehiaketako epaimahaikidea izan zen.

X