![](https://musikene.eus/wp-content/uploads/2019/06/PortadaLiburu-didier.jpg)
LIBURU BAT MUSIKENERENTZAT
Gure ikastegiaren jatorria, historia eta oraina jaso dugu Musikenen lehenengo 15 urteak laburbiltzen dituen liburu batean. Argitalpena bere protagonistekin egin da eta inguruko kultur-agente askoren testigantzak jasotzen ditu, ikastegi aitzindari eta erreferentziazko honetara gerturatu eta bere nortasunaren gakoak emanez. Liburuaren diseinua whatBa!-k egin du eta Michelena Grafikak berriz enkuadernazioa.