BILL EVANS-EN MUSIKA: PIANOAN PRAKTIKA INSTRUMENTALA BERE KONPOSIZIO ETA SOLOETATIK ABIATUZ
IRAKASLEA: IÑAKI SALVADOR GIL
Azalpena
Ikastaro instrumentala Bill Evans (1929-1980) pianista eta konpositorearen musikari buruzkoa izango da. Bill Evansen askotariko musika ondarea abiapuntu hartuz.
– Bere konposizioak.
– Bere errepertorioa, jatorriz ez berea, baina grabazioetan eta kontzertuetan behin eta berriz azaltzen dena.
– Bere unibertso harmonikoa berrarmonizazioei eta bere estiloaren adierazgarrien diren “voicings”ei dagokienez.
– Bere baliabide erritmikoak eta “azpizatiketa”ren bere ikuspegi berezia.
– Soloen garapenari buruzko bere kontzeptua.
– Piano soloan bere interpretazioen inguruko zehaztasuna.
Ondorioz, soloen eta obren esposizioen transkripzioak landuko dira. Horien analisitik eta azterketa instrumentaletik abiatuz ondorio orokorrak lortu eta modu estentsiboan aplikatuko dira, beraiek eratorri diren obraz gain beste edozein obratan ere praktikatuz. Erreferentziazko errepertorioa: “Peri´s Scope”, “Time remembered”, “Waltz for Debby”, “My bells”, “Invitation”, “My romance”, “Autumn leaves”, “One for Helen”, “Turn out the stars”, “Nardis”, “Tenderly” eta beste batzuk.
Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez
Egutegia
Irakasle eta ikaslearen artean adostuko da.
20 ordu guztia, 2 orduko 10 saiotan edo saio intentsibotan banatuta.