Jarrai Gaitzazu

Home  /  Gradu ondokoak  /  GITARRA JAZZ GARAIKIDEA

GITARRA JAZZ GARAIKIDEA

IRAKASLEA: JOAQUÍN CHACÓN SÁNCHEZ

Azalpena

Instrumentu espezializazio ikastaroa, jazz gitarra garaikidearen ezaugarri diren elementuetan sakontzen duena, hala nola erritmoa, melodia edo harmonia, horretarako metodologiak, ikasketarako eta azaltzen diren kontzeptuen aplikazio praktikorako estrategiak luzatuz.

80/90 hamarkadetako interpretatzaile nagusien adibide eta transkripzioak ikasiko dira (Scofield, Metheny, Abercrombie, Frisell, e.a.) eta egungoena ere bai (Rosenwinkel, Kreisberg, Rogers, Henderson, e.a.).

Gaur egungo jazzaren material zehatz adierazgarrienak landuko dira:

– Triada pareak

– Voicing-ak laudunekin eta cluster-a

– Amalgamak eta metric modulation-en kontzeptuak

– Eskala kromatiko maior, minor, dominatea, eta material melodiko horren garapen modalak

– Be-bop hizkuntzaren elemetuak kontzeptu modal eta polimodaletara moldatzea.

 

Matrikulatutako pertsonek, ikastetxeak hala proposatuta, Musikenek programatutako jarduera instrumentaletan edo hitzarmena duten beste musika-talde batzuekin lankidetzan egiten direnetan kolaboratzaile gisa parte hartu ahal izango dute euren borondatez

Egutegia

Irakasle eta ikaslearen artean adostuko da.

20 ordu guztia, 2 orduko 10 saiotan edo saio intentsibotan banatuta.

Prezioa: 2650€

X