Miguel Ituarte
Getxon jaio zen. Bilboko, Madrilgo eta Amsterdameko kontserbatorioetan ikasi zuen eta Isabel Picaza, Juan Carlos Zubeldia, Almudena Cano eta Jan Wijn izan zituen irakasle. Anneke Uittenbosch-i esker ezagutu zuen klabea eta Francis Chapelet-i zor dio organo iberiarra ezagutu izana. Dimitri Bashkirov, Maria Joao Pires, Paul Badura-Skoda eta Maria Curcio irakasleek irakaspen eta aholku ugari eman zizkioten.
Europako eta Hego Amerikako herrialdeetan jo du. Amsterdameko Concertgebow ganbera-orkestrarekin egin zuen debuta bakarlari moduan. 2000. urtean berak eman zion irekiera Bartzelonako Auditorioko Pianista Handien lehenengo Zikloari Albéniz konpositorearen “Iberia” interpretatuz.
Bere errepertorioak Antonio de Cabezónetik hasita egungo lanen estreinaldiak hartzen ditu barne. J. M. Sánchez Verdú, Z. Gerenabarrena, J. Zárate, J. Rueda eta G. Díaz-Jerez musikagileek pianoarentzako obrak eskaini dizkiote. Bach-en teklatuarentzako obra eta Beethoven-en pianoarentzako obra ikastaro eta kontzertuetan jo izan du maiz.
Hainbat talderekin lantzen du ganbera-musika, besteak beste: Takaks eta Ortys laukoteekin, Triálogos hirukotearekin, Iñaki Alberdirekin, Ricardo Sciammarellarekin, Manuel Guillénekin eta Cecilia Lavilla Berganzarekin.
Musikeneko irakaslea da bere sorreratik (2001).