Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Mario Lerena

Mario Lerena

Pianoko eta ganbera-musikako goi-mailako irakaslea da, Musikaren Historian eta Zientzietan lizentziatua eta Musikologian doktorea. Pablo Sorozábal konpositorearen antzerti-musikari buruz egin zuen ikerketak musika-ikerketa sustatzeko XVI. Donostiako Orfeoia UPV/EHU saria jaso zuen 2016an, Euskal Herriko Unibertsitateko aparteko doktoretza-saria eskuratzeaz gain.

Erakunde ugarik babestutako ikerketa akademikoetan parte hartzen du, horietako batzuk aipatzearren, Eusko Ikaskuntza, Musikologiako Espainiako Elkartea, Musika Zientzien Complutense Institutua, Göttingeneko Unibertsitatea, Centro Studi Opera Omnia Luigi Boccherini eta Musikene. Donostiako Musika Hamabostaldiko, ABAO-Bilbao Operako eta Madrilgo Zarzuelako Antzokiko dibulgazio-programetan ere parte hartu du. 2017 eta 2018 artean Madrilgo Complutense Unibertsitateko Musikologia Doktoretzako eta Espainiar eta Hispanoamerikar Musikaren Masterreko txostengile gonbidatua izan da. Gaur egun, Ekonomia Ministerioak finantzatutako Música en los márgenes. Diálogos y transferencias entre España y las Américas (siglos XIX y XX) I+G proiektuko lan-taldeko kidea da.

X