Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Maite Aseginolaza

Maite Aseginolaza

Goi-mailako tituluduna Harmonia, Kontrapuntua, Konposizioa eta Instrumentazioan, eta goi-mailako tituluduna akordeoian; ikasketa horiek Donostiako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen, eta Francisco Escudero konpositorearekin amaitu zituen.

2002. urteaz geroztik Musikeneko irakasle titularra da, eta bertan Harmonia eta Kontrapuntua irakasgaiak irakasten ditu Interpretazio espezialitatean, eta Harmonizazioa eta moldaketak eta Konposizioa pedagogoentzat Pedagogia espezialitatean. Lehendik Harmonia, Analisia eta Konposizioaren funtsak irakasgaiak irakatsi zituen Irungo Kontserbatorio Profesionalean.

Koordinatzaile gisa jardun zuen eta erritmikako eskolak eman zituen 1994-1995 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu zuen Irakasleen Fakultateko Musikarako Gaikuntzako graduondoko ikastaroan.

Hainbat proiektutan aktiboki parte hartu du moldatzaile eta konpositore gisa pop-musikaren eta egile-kantaren (Jabier Muguruza) eremuan, eta musika eszenikoan, horien artean nabarmenduz Seda antzezlanaren soinu-banda Hika antzerki-konpainiarekin eta Jesús Munárriz idazlearen obrari buruzko irakurketa poetikoa.

X