Maite Arruabarrena
Toti dal Monte (Italia) Nazioarteko Lehiaketan 1. saria lortu zuen eta auditorium entzutetsuetan kantatu du, besteak beste, Madrilgo Teatro Real, Vienako Konzerthaus, Bartzelonako Liceu, Berlingo Kammermusiksaal der Philarmonie, Parisko Cité de la Musique eta Théatre de la Comédie, Sevillako Maestranza, Mexikoko Bellas Artes, Luzernako Concert Hall, Oviedoko Campoamor, Montpellierko Comedie, Amsterdameko Concertgebow, New Yorkeko Lincoln Center, Lisboako Fundaçao Gulbenkian, Inssbruckeko Festwochen den Alte Musik, Graz-eko Styriarte, Aix-en Provence-ko Festival, eta abar.
Interpretatu dituen lanen artean honako hauek dauzkagu: Angelina (La Cenerentola), Rosina (Il barbiere di Siviglia), Dorabella (Così fan tutte), Cherubino (Le nozze di Figaro), Speranza (L’Orfeo), Nicklausse (Les contes d’Hoffmann), Siebel (Faust), Zefiro (Viento es la dicha de amor ) edo Maddalena (Rigoletto). Halaber, beste batzuen artean, jarraian datozenak izan ditu zuzendari: P. Maag, Sir N. Marriner, A. Zedda, C. Hogwood, C. Scimone, I. Fischer, G. Carella,V. Pablo, M.A. Gómez Martínez, P. Herrevegue, F. Brüggen, J. Savall, G. Noseda eta M. Armiliato.
Kataluniako Capella Reial-eko kide izana da eta Astré Auvidis, Accentus, Alia vox, Naxos, Tritó, Elkar eta Clavesekin grabaketak egin izan ditu.
Musikeneko kantu-irakaslea da bere sorreratik.