Liana Gourdjia
Moskuko Estatu Kontserbatorioan eta Estatu Batuetako hainbat ikastegitan trebatua, eskola magistralak egin zituen Menahem Pressler, Janos Starker, Gil Shaham, Alex Kerr, Pamela Frank, Arnold Steinhardt, Gabor Takacs eta Orion String Quartet-ekin. Hiru urteko bekarekin saritu zuten The Marlboro Music musika jaialdian Mitsuko Uchida, Leon Fleisher edo Km Kashkashian bezalakoekin aritzeko aukera eman ziolarik, eta sari asko jasko ditu bere ibilbidean zehar.
Bakarlari modura aritu da orkestra askorekin, hala nola Lille, SWR Sinfonieorchester Baden-Baden eta Freiburg, Moskuko Filarmonikoa, Zagreb-eko bakarlariak, Fort Wayne-eko Filarmonikoa, Lituania Sinfoniko Nazionala, Hudson Valley-ko Filarmonikoa, Ashville-ko Sinfonikoa edo City Music Cleveland orkestra, François-Xavier Roth, Andrew Grams, Daniel Hege, Paul Haas, James Gaffigan, Shlomo Mintz, Carl Topilow, Thomas Hinds, David Effron, Steven Smith eta Sergei Stadler bezalako musikariekin. Ganbera musikari modura Jaime Laredo, Lawrence Power, Vladimir Mendelssohn, Marc Coppey, David Soyer, Antonio Meneses, Giovanni Belucci, François-Frederic Guy, Alexander Melnikov, Peter Laul eta Talich, Vogler, Juilliard, Guarneri eta Tokyo-ko hari laukoteekin aritu da, beste askoren artean. Gourdjia-Coppey-Laur piano hirukotearen sortzaile da, Parisko Théâtre de la Ville, Amsterdam-eko Concertgebouw edo Cork-eko jaialdia bezalako eszenatokietan jo duelarik beraiekin. Musika garaikidearen defendatzaile sutsua, maiz estreinatzen ditu egungo konpositoreen obra berriak. Indiana Unibertsitateko New Music Ensemble-ko kontzertino da David Dzubay-ren zuzendaritzapean, eta Thierry Pécou-k zuzendutako Ensemble Variances-eko kide da. Parisen bizi da gaur egun.