Juan Real
Juan Manuel Real Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko (Musikene) tronboi irakaslea da 2004tik eta Comunitat Valenciana-Palau de les Arts orkestrako lehenengo tronboia 2006tik.
- urtetik Valentziako Orkestrako irakaslea ere bada (une honetan eszedentzia hartuta dago).
Ikasketak Benaguasil-en (Valentzia), Amsterdamen eta Londresen egin zituen, eta gazte orkestrek (bere herrikoak edo VFYO -Verbier- eta GMJO -Mahler- orkestrek) emandako aukerari esker ezagutu zuen bere benetako pasioa: orkestra. Halaber, gazte-orkestra horietan egungo agertokiko zuzendari handiekin lan egiteko aukera izan zuen.
Claudio Abbado-k gonbidatuta, 2003 eta 2007 bitartean Luzernako (Suitza) Jaialdiko Orkestrako kide gisa jardun zuen.
Orkestra askorekin lan egin du: Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin, Bayerische Staatsoper (Munich) orkestrarekin, Rotterdameko Filarmonikoarekin, Mahler Ganbera-orkestrarekin, Mozart Orkestrarekin (Bolonia), Cadaquéseko Orkestrarekin edota BandArt orkestrarekin. Halaber, Espainiako musika-agertokiko orkestra gehienekin aritu izan da, eta baita askotariko jatorriko ganbera-taldeekin ere: London Winds Ensemble, Lucerne Festival Brass, Taima Granada, MoonWinds, Arts Quartet de Trombons, eta abar.