Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Joaquín Chacón

Joaquín Chacón

Joaquín Chacón gitarra-jazzaren erreferentea da Estatuan 80. hamarkadaren amaieratik.

Nazioarteko zirkuituan lan egin du, eta Europan, Afrikan, Asian eta Amerikan zehar ibili da jaialdi, klub eta kontzertu-aretoetan jotzen, bere proiektuekin edota nazioarteko jazzaren agertokiko pertsonaia garrantzitsuen alboan, esate baterako:

Jim Snidero, Bobby Floyd, Mike Richmond, Billy Hart, Al Foster, Kevin Hays, Keith Copeland, Uffe Markussen, Ben Stivers, Pedro Ruy Blas, Perico Sambeat, Jorge Pardo, Judy Niemack, Dave Liebman, Richie Cole, Doug Raney, Kirk Macdonald, Ben Besiakov, Ole Jacob Hystad, eta abar.

Konpositore emankorra izan da, bere izenean 15 CD grabatu ditu, jatorrizko materialarekin, eta beste artista batzuen hogeita hamar bat lan diskografiko baino gehiagotan parte hartu du.

90eko hamarkadatik hasita jazzaren pedagogian murgilduta ibili da, eta gaur egun MUSIKENEko jazz saileko irakaslea da.

Gaztelaniaz jazza irakasteko testuak sortzen aitzindaria da, eta bi liburu didaktiko editatu ditu, “IMPROVISATION NOTEBOOKS” koaderno seriea, gitarra-jazzari buruzko bideo didaktiko sorta bat eta “JAZZ MASTER CLASS” inprobisazioa ere editatu ditu.

X