Jarrai Gaitzazu

Home  /  Irakasleak  /  Javier Juanco

Javier Juanco

Gitarrista.

Gitarra elektrikoa ikasi zuen Arthur Bernstein eta Sean Levittekin, eta ikastaoretan parte hartu zuen Joa Pass eta Nathe Pagerekin, besteak beste.

Aldi berean, gitarra klasikoko irakasle titulua lortu zuen Vicenç Moayoletkin ikasiz.

Jazz musikari gisa, estatuko musikari ezagunenetako batzuekin jo eta grabatu du, hala nola Jorge Rossy, Perico Sambeat, Gorka Benítez eta Iñaki Salvador, eta Espainiako jazz jaialdi garrantzitsuenetan (Donostia, Bartzelona, Terrassa, …) eta Erresuma Batuan, Frantzian, Luxenburgon, Portugalen eta Andorran aritu izan da.

Taller de Musics-ek antolatutako Nazioarteko Jazz Mintegiko irakasle eta zuzendari pedagogiko izan da, eta 2008tik La Caixa Fundazioarentzat lan egiten du “Escolta, descobreix i crea la teva música” proiektuan, adimen urritasuna duten pertsonei zuzendua. Irakasleentzako prestakuntza-ikastaroak ere egiten ditu.

Gaur egun Jazz Gitarrako inprobisazioaren teoria eta praktika irakasle da Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musikene Ikastegian

X