Isabel Díaz Morlán
Bilbon jaioa 1967an, Filologia Hispanikoan eta Musikan lizentziatua da, eta Musikologian Doktorea. Hainbat artikulu argitaratu ditu ikerketa aldizkarietan, bai eta liburu bat Emma Chacón konpositoreari buruz (BBK, 2000), eta bere doktoretza tesiaren funtsa jasotzen duen liburua, Euskal Herrian ahots eta pianoarentzat kantuari buruzkoa (Bubok, 2013). 2007an Musika Ikerketari Donostiako Orfeoia-EHU saria jaso zuen. Ikerketa egitasmo hainbatetan parte hartu du, azkenak izanik: Euskal egileen hari laukoteak berreskuratzea (2003-2005), eta Ganbera musika instrumentala eta bokala Espainian XIX eta XX. mendeetan (2012-2015). 2002. urtetik Musikenen egiten du lan Musikaren Historia eta Atzerritzarrentzat gaztelera irakatsiz, Ikasketa Amaierako Lanak zuzentzeaz gain. Master Amaierako Lan zuzendari modura parte hartzen du “Sormena eta interpretazioa artean” doktoretza egitasmoan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arte Ederren Fakultatean. 2010etik 2015era Musikeneko Pedagogia, Kultura eta pentsamendua eta Gorputz Teknika Saila zuzendu du.