Iñaki Salvador
Pianista eta konpositorea da. Pianoko, harmoniako eta konposizioko ikasketa klasikoak dauzka. Musika modernoari eta jazzari dagokionez, funtsean autodidakta da, baina nazioarteko artisten eskola magistralak jaso izan ditu (Zé Eduardo, Richie Beirach, Lluis Vidal eta Jean-Luc Vallet). Espainiako jazz-musikari nagusiekin eta nazioarteko artistekin lan egin ohi du (Allan Skidmore, Jean Toussaint, Jesse Davis, Charles Tolliver y Alvin Queen) eta jaialdi askotan eman ditu kontzertuak: Donostiako, Gasteizko eta Getxoko “Jazzaldian”; Madrilgo Nazioarteko Jazz Jaialdian; Baionan (Frantzia); Bukaresten (Errumanian); Quiton eta Guayaquil-en (Ekuador); Manizales-en (Kolonbia), Manchesterren (Erresuma Batua), Berlinen (Alemania) eta New Yorken). Taldeburu izanik 15 disko dauzka eta beste 100 diskotan agertzen da kolaboratzaile moduan. “I premio Tete Montoliú” saria jaso zuen, eta jaialdi askotan eman ditu kontzertuak bakarlari gisa. Zinemarako, antzerkirako, telebistarako eta dantzarako musika konposatzen du. Musikeneko Jazz Saila abiarazi zuen. “Aula de Música Moderna y Jazz de Barcelona” eta “Taller de Musics” ikasgaietako irakaslea izan zen. Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegiaren eta beste musika-ekitaldi garrantzitsu batzuen zuzendaria izan da.